Hiriko erdigunean eta Ondarretako eta Kontxako hondartzatik gertu dagoen hotela da. 180 logela ditu, guztiek erosotasun ugari dituztela: telefonoa, telebista, DVD eta bideo-jokoak, hari gabeko interneterako sarbidea, modemarentzat haria, edaritegia, aire girotua, ile-lehorgailua eta hari musikala. Horrez gain, hotelak 10 areto ditu, 10 eta 300 pertsona artean jasotzeko lekuarekin. Negozio-gunea, jatetxea, taberna-kafetegia eta aparkalekua ere baditu. Bestalde, bere mailari dagokionez, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu: aukeratu daitezkeen burkoak, buffet gosaria, garbitegia, tindategia, galtzen lisaketa, oinetakoen garbiketa eta arropazaindegia.
Zerbitzuak: Ur beroa / Aire egokitua / Igogailua / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Diru-trukea / Baloreen zaintzea / Klimatizatutako gelak / Internet / Garbitegia / Mini-bar / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Gelara eramatea / Telefono publikoa / Telebista / Egunkarien salmenta
Non
KONTAKTUA
Vitoria-Gasteiz 5
- 20018
Donostia / San Sebastián
332 leku
HSS00565
Informazio gehiago
Estekak