Non lo egin
Hotelak
4 izardun hotela da, modernoa eta minimalista, lorategiz inguratuta eta Hondarribiko erdigunetik hurbil. Klimatizatutako 24 logela ditu bainugela, internet, satelite bidezko telebista, ile-lehorgailu eta segurtasun kutxa digitalez hornituak. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean solariuma, jatetxea, taberna, liburutegia eta tximiniadun egongela daude. Horrez gain, hotelak 4 bilera gela ditu segurtasun kutxa, edaritegia, telebista, bideo eta wifiarekin, bideokonferentziak eta aurkezpenak egiteko. Logela zerbitzua, garbitegia, burko desberdinak aukeran eta garajeak osatzen dute hotelaren eskaintza. Golf zelaiekin akordioak dituzte.