Arantzazuko Santutegi Hotela natura ingurune ederrean dago amildegiz inguratuta. 2008an berritu dute eta ostatu zaharraren eta tokiko tradizioaren xarma mantentzen saiatu dira landa eta abangoardista estiloak uztartuz. Eraikinak 52 logela eta suite bat ditu. Bestalde, norbere burua zaintzeko eta erlaxatzeko gunea eskaintzen du aukeran. Horrez gainera, jatetxea, kafetegia, aisialdirako gunea eta bilerak egiteko aretoak daude. Hotelaren gune guzti horietan kristala, harlanduzko harria eta zura dira nagusi.
Zerbitzuak: Aire egokitua / Igogailua / Liburutegia / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Eraikin historikoa / Gimnasioa / Klimatizatutako gelak / Internet / Garbitegia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Bilera-gela / Sauna / Telefono publikoa / Telebista / Dendak
Non
KONTAKTUA
Arantzazu Auzoa 8
- 20567
Oñati
98 leku
HSS00065