Non lo egin
Hotelak
Gasteizko erdigunean dagoen hotel honek 28 lagun har ditzake. Langileek tratu xume eta gertukoa eskaintzen diete bezeroei. Logeletan bainugela, telefonoa, satelite bidezko telebista, hari musikala eta Interneteko WIFI konexioa aurkituko dute bisitariek. Apainketari dagokionez, aipatzekoa da elementu originalek eta pieza bitxiek xarma handia ematen diotela hotelari. Enpresentzako zerbitzu bereziak eskaintzen dituzte.