Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
Non lo egin
Hotelak

 CASTILLO EL COLLADO Hotela **

  • "Maitasuna eta erotasuna" gela
  • "Maitasuna eta erotasuna" gela
  • Bar
  • Kapera eta harrera
  • Hotel eta jatetxearen kanpoaldea
  • "Neptuno" gela

 CASTILLO EL COLLADO

Xarma handiko hotela dugu Castillo El Collado. XX. mende hasieran (1900. urtean, zehatzago esanda) eraikitako gaztelu eder batean dago, Guardian. Tapia jauna, lehendabiziko jabea, aberatsa zen, eta Chimbo xaboi marka ezagunaren sortzailea. XII. mendeko kuartel zahar baten ("Erregearen kuartela" esaten zioten) jatorrizko harriak erabili ziren eraikina egiteko. Samaniego alegilariari omenaldia egiten dio Castillo el Collado hotelak; izan ere, bertako 10 logeletan Samaniegoren unibertso liluragarrian murgiltzeko parada izango dugu. Guztiak ezin baino hobeto apainduta daude, eta bista ikusgarriez gozatzeko aukera emango digute. Dena den, logela bakoitzak izaera propioa duela esan daiteke, eta ahal izan den neurrian jatorrizko estiloa eta objektuak mantentzen saiatu dira. Zurezko sabai zoragarriek ere aparteko aipamena merezi dute. Hoteleko harreran kapera aurki dezakegu, XVII. mendeko erretaula batekin. Zilar eta urrezko xaflak ditu horrek, eta bisitariak aho-zabalik utzi ohi ditu. Jolaslekua eta taberna (solairu nagusian dago, eta beirate modernista ederrak ditu) ere nabarmendu behar dira.

Datu interesgarriak:
  • · Santiago bidea
  • · Hirigunetik gertuko lekua
  • · Leku ikusgarria
  • · Berdeguneak

Zerbitzuak: Aire egokitua / Bizikleten alokairua / Zuhaitzak / Taberna/kafetegia / Posta zerbitzua / Klimatizatutako gelak / Haur-instalazioak / Internet / Lorategia / Garbitegia / Medikua / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Haur-parkea / Jatetxea / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Gelara eramatea / Telefono publikoa / Telebista

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea:

Nueva, 1  - 01300  Laguardia

Telefonoa:   +34 945600519Telefonoa:  

+34 945600519

Helbide elektronikoa:

hotel@castilloelcollado.com

Edukiera:

19 leku

Erregistro zenbakia:

HVI00363

Euskadi, auzolana