Non lo egin
Hotelak
Arresi hotela Armintzako arrantza portuaren ondoan dago, mendixka batean. Bertatik Bizkaiko itsasoko eta kostaldeko ikuspegi ederrak daude. 10 logela ditu, denak bainugelarekin eta horietako 8 itsasora begira. Lorategi zabala dauka, mahaiak, hamakak, igerilekua eta guzti. Atsedenerako leku egokia da, baina baita negozio bidaietarako ere batzar aretoa, egongela eta liburutegia baititu. Hotelak, horrez gain, kafetegia, jangela, sauna, gimnasioa eta tenis pista ditu.